XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mero eritxonari barriz, Fariseo bat gizondu edo iduritu bear ebala agindu eutsen.

(Balmaseda'n, soldau erromatarrei Fariseo izena emoten deutse).

Tanborrerua zan, Mero, eta atabala yoaz urten bearra ebala esan eutsen.

Baita urten be, patxadaz, sabelganean taparrata, ta ezpanean txokor andia kea dariola, eroala.

Prosesiño Santuarentzat begiramen bageko yokaera orrek arritu euzan eraltzalleak eta an yoan yakozan, ¡arren! txokorra bota eiala aginduz.

Orduan Merok erantzun eutsen: - Baña zer?.

Fariseoak gozak ala ez gozak!.

Beste onek be badau bere baba-lekia, norbaitek ezarri nai badautso.

Badakizue zer yazo oi dan, bai zinean naiz bai antzerkian.

Giza onaren lana egiten dauana maitagarri izaten da, ta giza txarrarena gorrotagarri.

Ez gara konturatzen, txarrik ezpalego, onik ezlegokela, ta onik ezbalego bez, txarrik.

Alako zerbait gertau yaken Balmaseda'n, Kesukristoren ezker-eskubitan yarri ebezan bi lapurrei.

Dimas'ek baño obeto bete eban bere lana Ulogio arotz-langille zintzoak baña erriak begitan artu eban,(...).